Jardueraren argibidea
Mendi federatuentzako ikastaroa (Nafarroako mendi federazioaren edo beste mendi federazio autonomiko baten lizentzia).
Nibologia gaietan eta elur jausietan erreskate teknikak ikasi nahi dutenei zuzendutako ikastaroa.
HELBURUA: Elur geruzaren finkotasuna eta segurtasuna ebaluatzen jakitea.
NOLA? Lur eremu eta ingurunearen analisi sakon bat eginez.
Elurjausi bateko biktimen erreskaterako kudeaketa eta hauen praktika egin. (Arva, pala y sonda).
ARVA ezberdinak erabiltzen ikasi.
600metro inguruko irteera egingo da.
DERRIGORREZKO MATERIALA: Arba, Pala, Sonda, mendi eskiak edo erraketak.
ASTEBURUKO IKASTAROA: ostiral arratsaldea (teoria Ilumberriko Kultur Etxean, larunbata eta igandea Belaguan edo Aragoiko Pirinioetan (elurraren kopuruaren eta baldintzen araberakoa izango da).
Joan-etorria ez dago prezioaren barne.
Prezioak ez du ostatua barne hartzen, baina izena ematean ostatu-gehigarria ordain daiteke (larunbateko gaua, pentsio erdiko erregimenean).
EZ DUGU DIRUA ITZULIKO, EGURALDIA EDO BESTE ARRAZOIENGATIK ANTOLATZAILEAK IKASTAROA BERTAN BEHERA GERATUKO DELA ERABAKITZEN BADU IZAN EZIK.