ira. 7

XVI. ARESOKO MENDI MARTXA

Jardueraren argibidea

XVI. ARESOKO MENDI MARTXA

Mendi Martxa:
IBILBIDEA:

Aresoko eta inguruko mendiak lotuz, itzulia osatzeko aukera izango da irailaren 7an. Aresoko Mendi Martxak 16.edizioa beteko du eta  21 kilometroko ohiko ibilbideaz gain, 12 kilometroko ibilbide motza ere aukeran izango dute parte hartzaileek. 

Aresoko plazatik 08:00etan aterako dira mendi martxako parte hartzaile guztiak. Ulizar izango da ibilbideko lehenbiziko tontorra eta hortik Merkura jaitsiko dira elkarrekin. Hor banatuko dira ibilbide luzeko eta motzeko parte hartzaileak.

Ibilbide motza egin nahi dutenek, ezkerretarantz hartu eta zuzenean Pagozelaira joango dira. Pagadi ederretan barna, beheranzko bidea hartu eta errekari segika, Matxaingo ur jauziaren aldamenetik pasako dira. Pistan behera segiz, herriraino iritsiko dira. 

Ibilbide luzea egin behar dutenek, berriz, Merkun eskuinetara jo eta Urkietako gaina izango dute helburu. Harroketan gora eginez, iritsiko dira bista paregabeak oparitzen dituen tontorrena. Igotako bide beretik jaitsiz, Museon barna, Guratzeko gaina izango da hurrengo helmuga. Hori de ibilbideko punturik altuena. Handik, borden bideari segika, Aresoko plazara iristeko. 

Aresoko plazan, herritarrek egindako paella jateko aukera izango dute parte hartzaile guztiek 12:30etik aurrera.

1. Ibilbide luzea 

Distantzia: 21 Km
Desnibela:  1.200m
Iraupena: 4-5 ordu.
Ibilbideko tontorrak:

  • Ulizar (868m)
  • Urkieta (866m)
  • Museo (824m)
  • Guratz (964m)

2.Ibilbide motza:

Distantzia: 12 Km
Desnibela: 550m
Iraupena: 2-3 ordu. 
Ibilbideko tontorrak:

  • Ulizar (868m)
  • Museo (824m)
  • Pagozelai

IZEN-EMATEA

Online, uztailaren 24tik irailaren 4ra.

Egunean bertan izena emateko aukera, 07:00etatik 07:45era, 20 euro ordainduta.

OHARRA: Norberak bere edalontzia eraman beharko du.

ARAUDIA:

1.- Aresoko mendi martxaren antolatzaileek martxaren inguruko informazio nahikoa eman
didate. Era berean, martxa berak dauzkan arriskuak ezagutu eta onartzen ditut.


2.- Martxa egiteko segurtasun neurrien inguruko oharrak jaso ditut.


3.- Martxa egiteko beharrezko egoera fisikoa daukat. Osasuntsu nago eta ez daukat proba
egiteko medikuaren kontraindikaziorik.


4.- Probaren arautegia ezagutzen dut eta ados nago berarekin.


5.- Antolatzaileek probaren antolaketaren ondorioz sortutako kalteen inguruan erantzunkizuna
izango dute beti ere kalte horiek leporatu ahal bazaie zabarkeria edo doloagatik.


6.- Adin txikiko partaideek bere gurasoen baimena izan beharko dute parte hartzeko.


7- Baimena ematen diot Kirol Mankomunitateari eta Aresoko Udalari , ekitaldian partehartzen
nagoen bitartean argazkiak edo bideoak egiteko web orrian, aldizkaritxoan edo zonaldeko
argitalpenetan argitaratzeko. 

Xehetasunak

Jardueraren hasiera

2025(e)ko irailaren 7(a), Igandea 08:00

Jardueraren bukaera

2025(e)ko irailaren 7(a), Igandea 14:00

Ize-emateraen haisera

2025(e)ko uztailaren 24(a), Osteguna 09:00

Izen-ematearen bukaera

2025(e)ko irailaren 4(a), Osteguna 16:00

Plaza libre

401
Izena eman
15,00 €
- +

1x Ticketa(k)

15,00 €