Jarduerak

Jardueraren zehaztasunak

Zehaztasunak Kokapena Web E-mail
Itxia
ENAM - NGME Eskalada

LUZEETAKO KIROL ESKALADA

Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada

salneurria125,00 € lekua0/6 lehiaketaEz
JARDUERAREN HASIERA2022/10/15 08:30 JARDUERAREN BUKAERA2022/10/16 17:00 IZEN EMATEAREN HASIERA2022/09/01 13:15 IZEN EMATEAREN BUKAERA2022/10/07 14:00
IKASTAROAREN PREZIOA 125€.

Aldez AURRETIK egindako izen-emateak, hau da izen-ematea irekitzen denetik urriaren 2 arte, %20eko DESKONTUA izango du. Beraz, epe horretan prezioa 100€ izango da. Urriaren 3tik aurrera prezioa 125 eurokoa izango da.

IRAKASLE/IKASLE RATIOA 1/3 da.

HELBURUAK:
Ezagutza teoriko praktikoak eskuratu bileraketa bideak horniturik dauden horma luzeetako eskaladan burujabetasunez eta segurtasunez mugitzeko.

MATERIALA:
Kaskoa, katu oinak, arnesa, rebersoa, mosketoiak, zintak, ainguratze muturra. NGMEren materiala erabiltzeko aukera dago (katu oinak izan ezik). Izen-ematearen ordena kontuan hartuko dugu.

IRAUPENA: 2 egun (asteburu bateko ikastaroa).

BETEBEHARRA:
- Mendian Federatua egotea ezinbestekoa da (Nafarroako mendi federazioan, zein beste autonomia-erkidego bateko mendi federazioan).
- Luze bateko kirol eskaladaren ezagutza izatea.

PREZIOAREN BARNE: ikastaroa, manual eta material uztea.

Joan – etorriak ez dadude prezioaren barne.

Ikastaroa hasi baina aurreko ostegunean bilera bat egingo da federazioan materiala banatzeko eta monitoreekin hitz egiteko.

EZ DUGU DIRUA ITZULIKO, EGURALDIA EDO BESTE ARRAZOIENGATIK ANTOLATZAILEAK IKASTAROA BERTAN BEHERA GERATUKO DELA ERABAKITZEN BADU IZAN EZIK.