Jarduerak

Jardueraren zehaztasunak

Zehaztasunak Fitxategia behera kargatu Kokapena Web E-mail
ENAM - NGME Orientazioa

ORIENTAZIO IKASTAROA IPARRORRATZA ETA MAPAREKIN

Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada

salneurria72,00 € lekua4/7 lehiaketaEz
JARDUERAREN HASIERA2021/09/18 09:00 JARDUERAREN BUKAERA2021/09/19 15:00 IZEN EMATEAREN HASIERA2021/09/08 11:30 IZEN EMATEAREN BUKAERA2021/09/16 15:00
IKASTAROAREN PREZIOA `72€.

Aldez AURRETIK egindako izen-emateak, hau da izen-ematea irekitzen denetik irailaren 12 arte, %20eko DESKONTUA izango du. Beraz, epe horretan prezioa 60€ izango da. Irailaren 13tik aurrera prezioa 72 eurokoa izango da.

Larunbatean (9:00etaik 14:00etara), saio teorikoa Iruñeko Fuerte el Principe Egoitzako 2. gelan (kokapenaren ikonoan sakatu):
- Orientazioan kontzeptu teorikoak eta erabiltzen duten kontzeptu terminologia.
- Materiala, ezaugarri nagusiak eta erabileraren ezagutza.
- Orientazioaren teknika nagusiak. Azalpenak eta praktikak lekuan bertan.
- Ariketak eta benetako kasuak, aurretik ikasitakoa finkatzeko eta zalantzak argitzeko.

Igandean (9:00etatik 16:00etara).
- Mendian ibiliko gara eta aurreko egunean ikasi ditugun teknikak erabiliz, kontrolguneak lotuko ditugu. Izan ditzakegun akatsak zuzentzeko aukera izango dugu, eta une bakoitzean erabakirik egokiena aintzat hartuko dugu.
- Jarduera honen iraupena 5-6 ordukoa da. Horrela izanda, janari eta edari nahikoa eraman beharko dugu.

Materiala
- Iparrorratza plaketa gardenarekin (orientazioan gehien erabiltzen dena).
- Arkatza.
- Altimetroa (oso gomendagarri).

Ezinbestekoa da mendian federatua egotea ikastaroan parte hartu ahal izateko.

Joan-etorria ez dago prezioaren barne.

MOZORROA ERABILTZEA EZINBESTEKOA DA. BAITA ERANTSITAKO OSASUN ADIERAZPENA SINATZEA ETA FEDERAZIOARA BIDALTZEA IRAILAREN 16 BAINO LEHEN. Bertan azalduko duzu:
1. COVID 19ak jota dagoen pertsona batekin (nahiz eta sintomarik ez izan) kontaktuan ez zarela egon, gutxienez azken 14 egunetan.
2. COVID 19aren inolako sintomarik ez duzula: sukarra, nekea, logurea, arnas sintomak (eztula, eztarriko mina, itolarria), digestio-mina, dastamenen asaldura, usaimenen asaldura, edota aurretik diagnostikatu ez den beste osa arazo bat.
3. Indarreko araudiaren arabera arrisku egoeran ez zaudela.
4. Ikastaroaren zehar edo ikastaroa behin eginda, COVID 19arekin zerikusia duen osasun egoera aldatzen bada antolatzaileari horren berri emango diozula lehenbailehen.

EZ DUGU DIRUA ITZULIKO, EGURALDIA EDO BESTE ARRAZOIENGATIK ANTOLATZAILEAK IKASTAROA BERTAN BEHERA GERATUKO DELA ERABAKITZEN BADU IZAN EZIK.