Jarduerak

Jardueraren zehaztasunak

Zehaztasunak Fitxategia behera kargatu Kokapena Web E-mail
ENAM - NGME Eskia

ESKI KONPONKETA IKASTAROA

Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada

salneurria37,00 € lekua2/6 lehiaketaEz
JARDUERAREN HASIERA2021/02/24 18:30 JARDUERAREN BUKAERA2021/02/24 21:00 IZEN EMATEAREN HASIERA2021/02/01 14:30 IZEN EMATEAREN BUKAERA2021/02/23 14:00
IKASTAROAREN PREZIOA 37€.

Aldez aurretik egindako izen-emateak, hau da izen-ematea irekitzen denetik otsailaren 17 arte, %20eko deskontua izango du. Beraz, epe horretan prezioa 30€ izango da. Otsailaren 18tik aurrera prezioa 37 eurokoa izango da.

Mendi federatuentzako ikastaroa.

Ikastaro honetan gure eskien oinarrizko konponketak nola gauzatu eta modu egokian mantentzeko lanak praktikatuko ditugu.

Hala nola, zolaren konponketa, ertzen zorrozketa eta argizaria ematen ikasiko dugu.

Oinarrizko mantentze lanak egiteko behar diren erramienten ezagutza eta erabilerarekin trebatuko gara.

Ikastaroa Iruñeko Fuerte del Príncipe Residentziako 2. gelan burutuko dute (Goroabe kalea, 36. Klikatu "kokapena" ikonoan).

MOZORROA ERABILTZEA EZINBESTEKOA DA. BAITA ERANTSITAKO OSASUN ADIERAZPENA SINATZEA ETA FEDERAZIOARA BIDALTZEA ERE OTSAILAREN 5A BAINO LEHEN. Bertan azalduko duzu:
1. COVID 19ak jota dagoen pertsona batekin (nahiz eta sintomarik ez izan) kontaktuan ez zarela egon, gutxienez azken 14 egunetan.
2. COVID 19aren inolako sintomarik ez duzula: sukarra, nekea, logurea, arnas sintomak (eztula, eztarriko mina, itolarria), digestio-mina, dastamenen asaldura, usaimenen asaldura, edota aurretik diagnostikatu ez den beste osa arazo bat.
3. Indarreko araudiaren arabera arrisku egoeran ez zaudela.
4. Ikastaroaren zehar edo ikastaroa behin eginda, COVID 19arekin zerikusia duen osasun egoera aldatzen bada antolatzaileari horren berri emango diozula lehenbailehen.
EZ DUGU DIRUA ITZULIKO, EGURALDIA EDO BESTE ARRAZOIENGATIK ANTOLATZAILEAK IKASTAROA BERTAN BEHERA GERATUKO DELA ERABAKITZEN BADU IZAN EZIK.