Jarduerak

Jardueraren zehaztasunak

Zehaztasunak Fitxategia behera kargatu Kokapena Web E-mail
ENAM - NGME Heziketa-Ikastaroa

NIBOLOGIA ETA ELUR JAUSEN IKASTAROA

Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada

salneurria181,00 € lekua3/12 lehiaketaEz
JARDUERAREN HASIERA2021/02/26 17:00 JARDUERAREN BUKAERA2021/02/28 17:00 IZEN EMATEAREN HASIERA2020/12/18 16:35 IZEN EMATEAREN BUKAERA2021/02/26 15:00
IKASTAROAREN PREZIOA: 181€.
Aldez aurretik egindako izen-emateak, hau da izen-ematea irekitzen denetik otsailaren17 arte, %20eko deskontua izango du. Beraz, epe horretan prezioa 145€ izango da. Otsailaren 18tik aurrera prezioa 181 eurokoa izango da.

Mendi federatuentzako ikastaroa.
Nibologia gaietan eta elur jausietan erreskate teknikak ikasi nahi dutenei zuzendutako ikastaroa.

HELBURUA: Elur geruzaren finkotasuna eta segurtasuna ebaluatzen jakitea.

NOLA? Lur eremu eta ingurunearen analisi sakon bat eginez.
Elurjausi bateko biktimen erreskaterako kudeaketa eta hauen praktika egin. (Arva, pala y sonda).

ARVA ezberdinak erabiltzen ikasi.

600metro inguruko irteera egingo da.

DERRIGORREZKO MATERIALA: Arba, Pala, Sonda, mendi eskiak edo erraketak. Uzteko aukera badago erraketak ez ezik, materiala libre badago. Izen-ematearen ordena kontuan hartuko dugu.

MURRIZTUTAKO TALDEAK: Irakasle bat 5 lagunentzako.

ASTEBURUKO IKASTAROA Ostiral arratsaldea (teoria), larunbata eta igandea.

Larunbateko aterpea (erdi pentsioan) ez dago prezioaren barne.

Joan-etorria ez dago prezioaren barne.

MOZORROA ERABILTZEA EZINBESTEKOA DA. BAITA ERANTSITAKO OSASUN ADIERAZPENA SINATZEA ETA FEDERAZIOARA BIDALTZEA ERE OTSAILAREN 23 BAINO LEHEN. Bertan azalduko duzu:
1. COVID 19ak jota dagoen pertsona batekin (nahiz eta sintomarik ez izan) kontaktuan ez zarela egon, gutxienez azken 14 egunetan.
2. COVID 19aren inolako sintomarik ez duzula: sukarra, nekea, logurea, arnas sintomak (eztula, eztarriko mina, itolarria), digestio-mina, dastamenen asaldura, usaimenen asaldura, edota aurretik diagnostikatu ez den beste osa arazo bat.
3. Indarreko araudiaren arabera arrisku egoeran ez zaudela.
4. Ikastaroaren zehar edo ikastaroa behin eginda, COVID 19arekin zerikusia duen osasun egoera aldatzen bada antolatzaileari horren berri emango diozula lehenbailehen.

EZ DUGU DIRUA ITZULIKO, EGURALDIA EDO BESTE ARRAZOIENGATIK ANTOLATZAILEAK IKASTAROA BERTAN BEHERA GERATUKO DELA ERABAKITZEN BADU IZAN EZIK.