Jarduerak

Jardueraren zehaztasunak

Zehaztasunak Fitxategia behera kargatu Kokapena Web E-mail
Izena eman
ENAM - NGME Eskia

MENDIKO ESKI IKASTAROA. HASTAPENA (ATERPERIK GABE)

Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada

salneurria162,00 € lekua6/10 lehiaketaEz
JARDUERAREN HASIERA2021/03/13 08:00 JARDUERAREN BUKAERA2021/03/14 17:00 IZEN EMATEAREN HASIERA2020/12/16 17:00 IZEN EMATEAREN BUKAERA2021/03/09 17:00
IKASTAROAREN PREZIOA 162€.

Aldez aurretik egindako izen-emateak, hau da izen-ematea irekitzen denetik martxoaren 3 arte, %20eko deskontua izango du. Beraz, epe horretan prezioa 130€ izango da. Martxoaren 4tik aurrera prezioa 162 eurokoa izango da.

Mendi federatuentzako ikastaroa.

Mendizalea zara eta mendi eskia probatzea nahi duzu?
Jaisten dakizu baina mendiak igotzeko aukera ere buruti dabilkizu?

Erantzuna baiezkoa bada, ikastaroa hau zuretzat da aproposa. Mendian eskiekin ibiltzeko behar duzuna irakatsiko dizugu, eta segurtasun teknikak kranpoi eta pioletarekin ere praktikatuko ditugu.

Mendi eskian aritu edo probatu nahi duten mendizale eta eskiatzaileei zuzendutako ikastaroa.

DERRIGORREZKO MATERIALA: Arba, Pala, Sonda eta mendiko eskiak.

ASTEBURUKO IKASTAROA: larunbata eta igandea.

BETEKIZUNAK: Pista urdinetatik ondo jaistea.

Mugitzeko murrizketak direla-eta, ikastaroa Belagua edo inguruan egingo dute.
Larunbateko aterpea ez dago prezioaren barne.
Joan-etorria ez dago prezioaren barne.

MOZORROA ERABILTZEA EZINBESTEKOA DA. BAITA ERANTSITAKO OSASUN ADIERAZPENA SINATZEA ETA FEDERAZIOARA BIDALTZEA ER MARTXOAREN 11 BAINO LEHEN. Bertan azalduko duzu:
1. COVID 19ak jota dagoen pertsona batekin (nahiz eta sintomarik ez izan) kontaktuan ez zarela egon, gutxienez azken 14 egunetan.
2. COVID 19aren inolako sintomarik ez duzula: sukarra, nekea, logurea, arnas sintomak (eztula, eztarriko mina, itolarria), digestio-mina, dastamenen asaldura, usaimenen asaldura, edota aurretik diagnostikatu ez den beste osa arazo bat.
3. Indarreko araudiaren arabera arrisku egoeran ez zaudela.
4. Ikastaroaren zehar edo ikastaroa behin eginda, COVID 19arekin zerikusia duen osasun egoera aldatzen bada antolatzaileari horren berri emango diozula lehenbailehen.

EZ DUGU DIRUA ITZULIKO, EGURALDIA EDO BESTE ARRAZOIENGATIK ANTOLATZAILEAK IKASTAROA BERTAN BEHERA GERATUKO DELA ERABAKITZEN BADU IZAN EZIK.