Jarduerak

Jardueraren zehaztasunak

Zehaztasunak Fitxategia behera kargatu Kokapena Web E-mail
Itxia
ENAM - NGME Ibilaldiak

NEGUKO ALPINISMO IKASTAROA. HASTAPENA.

Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada

salneurria290,00 € lekua0/6 lehiaketaEz
JARDUERAREN HASIERA2021/03/13 07:00 JARDUERAREN BUKAERA2021/03/21 17:00 IZEN EMATEAREN HASIERA2020/12/11 09:00 IZEN EMATEAREN BUKAERA2021/03/09 14:00
IKASTAROAREN PREZIOA 362€.

Aldez AURRETIK egindako izen-emateak, hau da izen-ematea irekitzen denetik martxoaren 3 arte, %20eko DESKONTUA izango du Beraz, egun horietako prezioa 290€ izango da. Martxoaren 4tik aurrera prezioa 362 eurokoa izango da.

4 eguneko ikastaroa (2 asteburu jarraiturik).

EDUKIAK:
• Pioleta eta kranpoiak erabiltzea.
• Norbera gelditzea.
• Segurtasun teknikak elurrean.
• Rapela.
• Elkarguneak.
• Segurtasunari buruzko hitaldia.

DERRIGORREZKO MATERIALA:
* Kranpoiak
* Kaskoa
* Pioleta
* Arnesa, zortzia eta mosquetoia
* Egunetako janaria eta edaria.
* ARVA
* Larruazala eta ezpainak babesteko krema.

Ez duenari uzteko aukera dago, materiala libre badago. Izen-ematearen ordena kontuan hartuko dugu.

IKASLEAREN BETEKIZUNAK:
1. Derrigorrezkoa mendian federatua izatea.

PREZIOAREN BARNE:
* Bi eguneko ostatua aterpean, pentsio erdian.
* Irakaslea
* Neguko alpinismoari buruzko liburuxka.

Joan-etorria ez dago prezioaren barne.

MOZORROA ERABILTZEA EZINBESTEKOA DA. BAITA ERANTSITAKO OSASUN ADIERAZPENA SINATZEA ETA FEDERAZIOARA BIDALTZEA ERE MARTXOAREN 11 BAINO LEHEN. Bertan azalduko duzu:
1. COVID 19ak jota dagoen pertsona batekin (nahiz eta sintomarik ez izan) kontaktuan ez zarela egon, gutxienez azken 14 egunetan.
2. COVID 19aren inolako sintomarik ez duzula: sukarra, nekea, logurea, arnas sintomak (eztula, eztarriko mina, itolarria), digestio-mina, dastamenen asaldura, usaimenen asaldura, edota aurretik diagnostikatu ez den beste osa arazo bat.
3. Indarreko araudiaren arabera arrisku egoeran ez zaudela.
4. Ikastaroaren zehar edo ikastaroa behin eginda, COVID 19arekin zerikusia duen osasun egoera aldatzen bada antolatzaileari horren berri emango diozula lehenbailehen.
Ikastaroa hasi baino aurreko ostegunean bilera bat izango da (martxoaren 11n) federazioan elkartzeko orduak zehazteko eta materiala banatzeko.

EZ DUGU DIRUA ITZULIKO, EGURALDIA EDO BESTE ARRAZOIENGATIK ANTOLATZAILEAK IKASTAROA BERTAN BEHERA GERATUKO DELA ERABAKITZEN BADU IZAN EZIK.